Hautatu hizkuntza
Trento Film Festivaleko presidente izan da, aurretik Italiako Club Alpino Italianoko (1992-1998) eta Club Arc Alpineko (2001-2004) presidente izan ondoren. Joan den urtera arte, International Alliance for Mountain Film (IAMF) elkarteko presidenteorde izan da. Bansko Film Festivaleko epaimahaikide ere izan da. Mendiko zinemarekiko eta jaialdiekiko zaletasuna bilobei ere transmititzen jakin du; haiek ere boluntario aritu izan dira dagoeneko Trenton eta Korean. Enpresetan eta industria-elkarteetan industria-harremanen arloan egindako lanarekin batera, etengabeko lotura izan du kultur jarduerak garatzen dituzten erakunde eta enpresekin.
Katie Stjernholm ekoizlea eta inpaktu-estratega da, kontatzea merezi duten istorioek gidatua. Dokumentalak, publizitate-kanpainak eta gizarte-eragineko proiektuak sortu ditu, besteak beste, Smithsonian Institution, World Wildlife Fund, BBC eta Arc'teryx-entzat. Bere lanak National Geographic Short Film Showcase-n, Discovery Channelen eta mundu osoko 140 zinema-jaialditan baino gehiagotan izan dira ikusgai. Bere lehen film luzea, ‘Champions of the Golden Valley’, Tribeca jaialdian estreinatu zen, eta 50 sari baino gehiago irabazi zituen, tartean 2026ko Emmy nazionala kirol dokumental onenaren kategorian eta 2025eko Mendi Film jaialdiko Sari Nagusia. Boulder inguruko Coloradoko magaletan bizi da, eta Tideshift Studio ekoiztetxe eta aholkularitza-enpresaren sortzailea da.
Ben ‘Sturge’ Sturgulewski Emmy sari nazionala irabazi duen zinemagilea da, Alaskako Aleutiar uharteetan hazia. Zuzendari, argazki-zuzendari, editore eta gidoilari gisa, munduko ingurune basati eta urrunenetan filmatu du, dokumentaletatik hasi eta fikzio, kirol eta publizitate proiektuetaraino. Bere lanak nazioarteko jaialdi ugaritan erakutsi dira eta sari ugari jaso dituzte. Bere lehen film luzea, ‘Champions of the Golden Valley’, Tribeca jaialdian estreinatu zen, eta 50 sari baino gehiago irabazi zituen, tartean 2026ko Emmy nazionala kirol dokumental onenaren kategorian eta 2025eko Mendi Film jaialdiko Sari Nagusia. Gaur egun Alaskako eta Coloradoko mendien artean bizi da.
Mendizaletasunea, mendiko eskia eta abentura dira bere kazetaritza espezialitateak. Espainian jaioa, nazioarteko ibilbide profesionala egin du, eta hiru hamarkadaz Himalaia eta Karakorumeko espedizioen berri ematea izan du jardun nagusi. AEB-etako ExplorersWeb.com hedabideko Senior Mountain Editor da, eta Europako zein AEB-etako prentsa idatziko, ikus-entzunezko eta online hedabideekin kolaboratzen du. 2024an, mendiaren munduko 50 pertsona eraginkorrenen artean izendatu zuten. Trentoko 74. Film Festivaleko epaimahaikide izan zen, eta Amir Bar-Lev zuzendariaren ‘The Last First: Winter K2’ (2026) filmean ere ageri da. Idazle bezala, hainbat lan publikatu ditu.
Mikel Urdangarin gaur egungo euskal musikaren erreferente nagusietako bat da. Kantari eta konpositore gisa, 30 urteko ibilbidea, 20 disko eta ehunka kontzertu ditu bizkarrean, eta euskaraz sortutako bere lana Euskal Herriko zein nazioarteko agertokietara eraman du. Azken urteotan, bere sormen-unibertsoa ikus-entzunezkoetara ere zabaldu du Amura Produkzioak ekoiztetxearen bidez. Haren lehen proiektua, ‘Itsasora’ dokumentala, Urdangarinen lehen lana izan da gidoilari eta zuzendari gisa. Halaber, Koldo Uriarterekin batera filmaren jatorrizko soinu-bandaren egileetako bat da; lan horrek Soinu Banda Onenaren Saria jaso zuen 2025eko Mendi Film jaialdian.