Berezkoa dugu arima berdea, naturala. Hala sortu ginen Gasteizen, hala errotu Bilbon. Eta urteen joanean zabaldu ditugu adarrak, errekastoak, xendak, olatuak, ufadak… lau haizeetara. Ingurumena da gure ipar-orratza, Lurraren zaintza eta harekiko errespetuzko jokaera aurretik dela beti.
Batzen gaituen sokaren arima, berdea da. Milaka hariz osatua, sokaren indarra eta luzapena haren baitan dago. Hariak gu izanik, pentsa guztion baturak ze indar duen.
Mendi Bosteko-aren indarra, Planeta osasuntsu baten alde!
Hautatu hizkuntza



















