Hautatu hizkuntza
Azaroaren 10tik urtarrilaren 9ra arte - Itsasmuseum
Egilea: Yhabril
Erakusketa honek Yhabrilen hamar urteko ibilbideko argazkirik esanguratsu eta ikonikoenen hautaketa bat biltzen du. Mendiaren ikuspegi bisualean barrena egindako ibilbidea da, mendia bizi-esparru gisa ulertuta: ahalegina, isiltasuna, arriskua, edertasuna eta kontenplazioa uztartzen diren lekua. Proiektuak argazki bakoitzaren atzean dagoen sormen-prozesua erakutsiko dio ikusleari: mendiarekin, kirolariekin eta faunarekin sortzen den harremana; arriskuaren kudeaketa; argiaren eta lurraldearen interpretazioa; eta ingurune zaurgarrietan lan egiteko ezinbestekoa den etika.
Yhabril kontrastez betetako sortzailea da, mendiarekin eta muturreko inguruneekin sakon lotua. Bere lanak nazioarteko oihartzun handia lortu du, eta outdoor munduko erreferenteetako bat bihurtu da. Haren irudi askok oihartzun birala izan dute, eta sektoreko lehiaketa ospetsuenetako batzuetan laurogei sari nazional eta nazioarteko baino gehiago eskuratu dituzte.

Azaroaren 16etik azaroaren 30ra arte
Santutxu (Zabalbide)
Eliptikoa (Diputación)
Santimami - San Mamés (Luis Briñas)
Deustu (Lehendakari Agirre)
Abenduaren 1tik abenduaren 15ra arte
Santutxu (Zabalbide)
Abando (Berastegi)
Eliptikoa (Diputación)
Santimami - San Mamés (Luis Briñas)
Egilea: CVCEPHOTO
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen duen mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketa da CVCEPHOTO. 2026ko edizioa 12.a izan da, eta sarituak izan diren argazkiekin osatutako erakusketan Mendi Film Kartel nagusiko irudi saritua ageri da, Lei Bao-ren ‘Quantum Cave Chronicles 1’, eta baita lehiaketako lehen saria irabazi duen ‘Tough enough 8b+’ Jan Novak-ena ere.

Abenduaren 4etik abenduaren 13ra arte - Euskalduna Bilbao
Egilea: Luis Miguel Soriano
Iran, Afganistan, Patagonia eta Antartidatik hasi eta Himalaiako eta Karakorumeko mendikate handietarainoko begirada bat. Everest, K2, Kangchenjunga, Hidden Peak, Annapurna eta Manaslu bezalako gailurretara igoko gara, Luis Miguelek bere kamerarekin Carlos Soria eta beste hainbat alpinista lagundu dituen mendietara. Giza eta kultura paisaiek ere garrantzi handia dute haren ibilbide profesionalean.
Ia 30 urte daramatza argazkigintza eta bideo profesionalaren alorrean lanean, naturan, bidaietan, etnografian eta goi mendian espezializatuta. Mundu osoan zehar hirurogei bidaia eta espedizio baino gehiago egin ditu. Himalaiako eta Karakorumeko espedizio askotan altuerako bideogile gisa aritu da, eta 2011z geroztik 19 espediziotan parte hartu du 87 urteko Carlos Soria alpinistari gailurreraino lagunduz eta espedizioaren ikus-entzunezko komunikazioa kudeatuz.
Iraganean ‘Al Filo de lo Imposible’ telebista saio ezagunean kolaboratu zuen, eta gaur egun dokumental-proiektu berrietan lanean jarraitzen du haren sortzaile eta zuzendari Sebastián Álvarorekin, Salomba Ventures ekoiztetxearen bidez.

Abenduaren 4etik abenduaren 13ra arte - Euskalduna Bilbao
Egilea: Sébastien Lorsbach
Sébastien Lorsbach argazkilari eta artista bisual frantziarrak, Nicolas Poillot irudi-zuzendariarekin eta Régis Tosetti arte-zuzendariarekin elkarlanean, Kilian Jornet erretratatu du 2026ko Zegama-Aizkorri mendi lasterketan. Bideo labur bat eta sei diptikoz osatutako argazki-saila bildu ditu.
Zuri-beltzean filmatutako bideoak lasterketaren esentzia barru-barrutik agertzen du Sancti Spiriturako igoeran, eta, poliki-poliki, atletaren eta ikusleen arteko lotura emozionala agerian uzten du, kaos alai baten erdian dagoen edertasuna azaleratuz.
Argazkiak inprimatu eta liburu baten orrialde bikoitz gisa berriz fotografiatuz sortutako diptikoen sailean, Lorsbachek Kilian Jornet eta Zegama elkartzen ditu, bien arteko elkarrizketa bisual berri bat irekiz.

Abenduaren 4etik abenduaren 13ra arte - Euskalduna Bilbao
Egilea: Marcos Castellanos Murga
Ebanista, eskultorea, mendizalea, zikloturista, bidaiaria eta txikitatik natura zalea.
Eskultura bere baitan sortu zen, ebanista gisa urte luzez pilatutako jakintzaren eta esperientziaren luzapen natural gisa. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egin zuen lanbide horretan, eta egurra lantzetik azaleratu zitzaion, denbora pasa ahala gero eta sakonagoa bihurtu zen kezka bat: sorkuntzarako premia.
Bost kontinenteetan zehar egindako bidaietan, isilean behatu ditu mendiak, basoak, ibaiak eta itsasoak. Begirada horretatik sortzen da bere lanaren zati handi bat.
Pieza bakoitzak bere barruko zerbait gordetzen du: une bat, bizipen bat edo nire bizitzako pasarte bat. Barne-bidaia bat.
Beretzat, zizelkatzea egurra entzutea da, haren barruan dagoena aurkitzea eta bere forma propioa aurkitu arte bidelagun izatea.
