Hautatu hizkuntza

Mendi Filmek, Bizkaiko Foru Aldundiak, eta Ternua Group-ek, Mendiko Kulturaren inguruko zinemagintza sustatzeko xedez sortutako Bekaren lehen deialdian Tamara Lucarini egileak aurkeztutako TXANGO proiektua izan da hautatua. 10.000 euroko balioa duen Beka jasoko du, aurten bertan, 2021ean, proiektua garatu eta aurkezteko.
TXANGO filma 2021eko abenduaren 3tik 12ra egingo den BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zine jaialdian estreinatuko da jendaurrean.

Sebastián Álvaro abenturazaleari emango zaio BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren WOP-The Walk On Project 2021 Saria. Aurtengo abenduaren 3tik 12ra egingo den jaialdiaren 14. edizioan emango zaio saria, Bilbon.
ARAUDIA eta IZEN-EMATEA
Apostu sendoa gainditu genuen iazko abenduan, eta asko irabazi genuen denok, mendiko filmen zuzendari, ekoizle eta zaleok, pandemia garaiko BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edizio gogoangarri bat ospatuz. Bizkar-zorroa energiaz beterik, garaia da 2021eko edizioan murgiltzeko.
14. ediziorako izen-emate epea apirilaren 1etik zabalik dago irailaren 15era arte. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 3tik 12ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
Mendiko Zinemarako Nazioarteko Elkargoa-IAMF, Mendiko Zinemaren sektorean lan egiten duten profesionalei eta entitateei zerbitzua ematera bideratutako erakundea da. 20 herrialde desberdinetan ospatzen diren eta kontinente bakoitzean ordezkaritza duten jaialdien sarea eskaintzen du. Sareak trukaketa profesionala eta sortzailea ahalbidetzen du zinemagileekin, kirolariekin, outdoor markekin eta mendi komunitatearekin, eta ideiak partekatu eta zinema eta mendiko komunitateko eta Aliantzako kideentzako baliagarriak diren zerbitzuak ahalbidetzen ditu.

Jabier Baraiazarra, Mendi Zinemaldien Nazioarteko Elkargoaren (IAMF-International Alliance for Mountain Film) Presidentea da 2018az geroztik. Elkargoaren garrantziari buruz, horren helburu, indar eta jarduerei buruz, eta mendiko zinemaren etorkizunari buruz ari da elkarrizketa honetan.
Online eskaintza zabaldu egin da Mendi Filmen, orain FILMIN zine plataforma digital prestigiotsuan ere ikus daitezke Bilbon nabarmendutako pelikulak. Unbranded, Freedom Underload, Dirtbag: The Legend of Fred Beckey... bezalako lanak, Mendi Filmen Sari Nagusia irabazitakoak, eta beste hainbat gehiagorekin gozatzeko aukera Mendi Tour Online kanalean. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten pelikulak nahieran, noiznahi eta nonahi. Eta jatorrizko bertsioei eutsiz, nahi bada Mendi Filmek landutako euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluetara jotzeko aukerarekin.
Climbing Blind (Eskaladako Film Onena Mendifilm 2019), Blood Moon (Mendifilm 2018 Sail Ofiziala) eta Blocheads (Mendifilm 2016 Sail Ofiziala) pelikulak gehitu dira Mendi Tour Online zerrendan, Mendi Filmen Vimeo plataformako txokoan.
Eskalada barra-barra eta oso protagonista bereziak dituzten pelikulak, Alastair Lee zuzendari britainiarraren zigilua dutenak. Mendi Filmekin lotura estua duen zuzendaria da, haren 12 pelikulek hartu dute parte Sail Ofizialean 2010az geroztik, eta mendiko zinemagintzan erreferente bat da, besteak beste IAMF-Mendi Zinemagintzako Nazioarteko Elkargoaren Sari Nagusia jaso zuen 2013an.
Dariusz Zaluski alpinista eta mendizale poloniarrak jasoko du Mendi Zinemaren Aldeko Nazioarteko Elkargoaren (International Alliance for Mountain Film) aurtengo Sari Nagusia. Trentoko mendi zinemaldiaren sari banaketa ekitaldian iragarri berri du IAMF Presidente lez Jabier Baraiazarrak: "Kurt Diemberger handiaren lezioa ongien barneratu duen zuzendaria eta alpinista da Zaluski, bera da zortzimiletako zuzendari berria".
Jan Zahula argazkilari txekiarraren "The Edge of Guillotine" argazkiak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia kartela Saria CVCEPHOTO lehiaketan, beraz mendi zinemaldiaren aurtengo irudi nagusia izango da.
Elbaren bailaran, Txekiako Errepublikako Suitza Bohemia eskualdean, badira hareharrizko haitz eta mendiak, eta haietako ertz zorrotz batean ageri da Jenny Fischer eskalatzaile estatubatuarra, "Gilotina VIIb" bidea eskalatzen.


Egun ia 40.000 bazkide ditu EMF-Euskal Mendizale Federazioak. Federatu horien guztien artean nahiz publiko orokorrarengan ere mendizaletasuna sustatzeko helburuak batzen ditu EMF eta Mendi Film zine jaialdia.
Zigor Egia EMF-ko Presidenteak eta Eduardo Martinez Mendi Film Festival Elkarteko Presidenteak sinatu dute 2021eko hitzarmena. Ricardo Hernani EMF-ko zuzendaritza berriko kidea eta Jabier Baraiazarra Mendi Filmeko zuzendaria ere elkartu dira sinadura ekitaldian.
Arrasaten 9. edizioa beteko du maiatzaren 11ean Mendi Tourrak, Besaide Mendizale Elkartearen eskutik. Zarautzen, berriz, maiatzaren 13an, Pagoeta Mendizale Elkartekoek hartuta, bosgarrenez egingo da Mendi Tourra. Mendi Filmeko pelikula onenak ikusleen gozamenerako batean eta bestean, jada hitzordu klasikoak bihurtu direnetan.
Bizkaian itxiko da Mendi Tourren martxoko eskaintza, Otxandion (hilak 27) eta Zaldibarren (hilak 29) egingo diren saioekin. Dagoeneko 11 Mendi Tour burutu dira 2021ean, eta ia 5000 ikusle bildu dira mendiko zinemagintza onenaz gozatzera, tokian tokiko aretoetara.
2021eko Mendi Tour egutegiko hurrengi bi hitzorduek Agurain eta Igorrera garamatzate. Mendiko pelikula onenak, gaur-gaurkoenak, agertoki seinalatuetan dabiltza batera eta bestera urtea hasi zenetik, eta aipatu bi hauek hitzordu klasikoak dira.
@urmuga_2020
Martxoko Mendi Tour hitzorduak ate joka daude. Tolosa (8-9-10), Eibar (10-11), Igorre (11-18), Agurain (18) eta Zaldibarren (22-29) eskainiko dira Mendi Filmeko pelikula onenak hilabete honetan.

Page 9 of 26