Hautatu hizkuntza
Suitza, 19 min
Zuzendaria: Mathieu Achermann
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Hiru eskalatzaile desgaitu eta haien eguneroko bizitzako pasarteak, non ohiko keinu arruntak kirol praktikak eskatzen duen zehaztasun isilarekin uztartzen diren. Batengandik bestearengana modu arin eta etengabean pasaz, eta hierarkiarik gabe, filma hau hainbat egilek idatzitako liburu bakar bat bailitzan zabaltzen da.
Alemania , Kanada, 30 min
Zuzendaria: Alexi Liotti
ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA
Matt Gunnek 2005ean argitaratutako 'Scrambles in Southwest British Columbia' gidak, mendizale belaunaldi oso bati British Columbiako Sea-to-Sky korridoreko mendiak ezagutzen lagundu izan dio. Ia hogei urte pasata, edizio berritua prestatzeko bere lanaren oinarri diren eremuetara itzuli da, aspaldiko igoerak berrikusiz, bide berriak irekiz eta bere lanak izandako eraginari buruz hausnartuz. Kezka bat du, ordea: zer erantzukizun dakar jendea paraje eder, urrun eta arriskutsuetan barneratzera gonbidatu dezakeen informazioa argitaratzeak?
Espainia, 59 min
Zuzendaria: Mikel Urriza Pascual
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Herri baten, mendi baten eta bien artean urteetan ehundu den harremanaren kontakizuna. Duela 25 urte, Zegama eta Aizkorri lotzeko asmoz sortu zen lasterketa, baliabide xumeekin, herritarren ekimenetik eta auzolanean oinarrituta, gerora belaunaldiz belaunaldi transmititu den egiteko modu bat. Urteak pasa ahala, munduko mendi-lasterketarik ezagunenetako bat bihurtu da. Hazkundeak, ordea, galdera bat dakar: ”Noraino?” Nola jarraitu mundu mailako erreferente izaten, herriaren, mendiaren eta auzolanaren izaera galdu gabe?