MENDITALK: IAMF GRAND PRIZE 2026

Jennifer Peedom

Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzako Sari Nagusia jaso du aurten Jennifer Peedom-ek, errealismo dokumentala eta handitasun zinematografikoa ikur dituen gidoilari, zuzendari eta ekoizle australiarra. Estilo oso pertsonala, urteetan zehar, zinema dokumental garaikideko ahots autoritarioenetako bat bihurtu duena, batez ere naturaren eta mendizaletasunaren arloetan.
Jennifer Peedom-en ibilbidea goi mailakoa da: lehen filmak nabarmenak 2008an erakutsi zituen, ‘Miracle on Everest’ eta batez ere ‘Solo’, sari asko irabazi zuen filma. Inflexio-puntua 2015ean iritsi zen ‘Sherpa’ filmarekin, nazioartean aitortza ugari jaso eta BAFTA sarietarako izendatua izan zen.
2017an, Australian Chamber Orchestrarekin lankidetzan ‘Mountain’ egin zuen. Australian inoizko dokumental ikusiena bihurtu zen, eta mundu osoko 26 herrialdetako zinema-aretoetan eskaini zen. Estreinatu zen urtean bertan, Mendi Filmeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen eta Donostiako Zinemaldiko Savage Zinema atalean parte hartu zuen.
‘Tenzing’ filma da, orain, haren azken harribitxia, Tenzing Norgayri eta Everesteko lehen igoerari buruzko fikziozko film luzea.
2022an Michel Dillon-i eman zitzaion IAMF Sari Nagusiaren ondoren, aitortza berri honek Australiako zinemagileen bizitasuna eta garrantzia erakusten du mendiko zinemaren eszenan.

TENZING

Erresuma Batua , Australia , Ameriketako Estatu Batuak, 128 min

Zuzendaria: Jennifer Peedom

Tenzing Norgayren istorio ezezaguna, Himalaiako eskalatzaile bikaina eta Edmund Hillary Zeelanda Berriko mendizalearekin batera, Everest gailurrera iristen lehena. Mendebaldeko eskalatzaileek Everest konkistatu beharreko mendi bezala ikusten duten bitartean, Tenzingek Chomolungma ama-jainkosa sakratutzat dauka. Jatorri, gizarte-maila eta lehian dauden asmoen arteko tentsioek markatuko dute igoera, mendiak berak dituen arriskuek bezainbeste. Baina, munduaren gailurrean, inperioak, klaseak eta handinahiak zentzua galtzen dute, eta elkarrekiko begirunea eta konfiantza gailentzen da bi pertsonen artean.

Euskalduna Bilbao - 11 dic 19:45 - MendiTalk: IAMF GRAND PRIZE 2026 / Tenzing

Saioaren informazioa
Noiz da 11-12-2026 19:45
Noizarte 11-12-2026 21:00
Individual Price Aurretiko salmenta: 9.5€ / Leihatilan: 11.5€
Non Euskalduna Jauregia

Non da