Hautatu hizkuntza
Espainia, 6 min
Zuzendaria: Jordi Mestre Lopez
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Musika, dantza bertikala eta ikus entzunezko sorkuntza batzen dituen proiektu artistiko kolaboratiboa, planetako glaziar zaurgarrienetako batzuetan sortu eta gorpuztua. Obra hau eraikitzeko, Kataluniako, Patagoniako eta Ekuadorreko Andeetako artista zenbait elkarrekin aritu dira izotzarekin eta haren hauskortasunarekin lan eginez. Glaziarren atzeraldi bizkorraren inguruko kezkak partekatzen dituzten munduko eskualde desberdinetako gorputzak, ahotsak eta soinuak erakusten ditu proiektu honek.
Espainia, 30 min
Zuzendaria: Joxe Ramon Agirre
NAZIOARTEKO ESTREINALDIA
Alpinista talde bat espedizio epiko batean murgilduko da Karakorumen Trangoko hormen gainetik hegan egin eta K2 menditzarrera iristeko ametsarekin. Abenturaz harago, esperientzia sakonak bizituko dituzte tokiko biztanleekin. Baltistango Arandu izeneko herri txikian, agure batek otoitzak dituen oihalezko eskapulario bat emango dio Mattin Iñiguezi. Gailurren gainera eramateko eskatuko dio, mendiek emandako babes eta energiaren indarrez herrira itzuli daitezen berriro.
Frantzia, 66 min
Zuzendaria: Pierre Cadot
EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA
Hogei urtetik gora daramatza Vivian Bruchez-ek helburu bakar bati eutsita: Alpeetako 4.000 metro baino gehiagoko 82 gailurrak eskiatzea. Pazientziak, konpromisoak, lagunek eta mendiekin bizitza osoan izan duen harremanak bultzatu dute hartara. Baina proiektua amaierara hurbiltzen den heinean, zerbait kolokan jarriko da. Amaitzeko nahiaren eta erronka osatzeko premiaren eraginez, ustez argi zeuzkan mugak lausotuko zaizkio Viviani.