Choose Date:
Larunbata, Abendua 05, 2026
10:00

WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA  Euskalduna Bilbao 6 Dic 10:00

Euskalduna Jauregia

MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA

ELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN

Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.


Eli Azurmendi

Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala. 


Chema Agustín

Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.

12:00

Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:00 - Birdlife / Trail Keepers / Himalaya+50

Euskalduna Jauregia

TRAIL KEEPERS

Espainia, 20 min

Zuzendaria: Prunelle Mathet, Ben Suliteanu

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Pirinioak, Suediako iparraldea edota Kaliforniako Sierra Nevada bezalako mendigune liluragarrietan korrika egiteko bideak eraiki eta mantentzen dituzten pertsona eta elkarte konprometituak dira Xavi Laporta, Emmie Collinge eta Truckee Trails fundazioa. Kilian Jornet Fundazioaren laguntza dute, eta haien lanari esker, korrikalariek naturaz modu seguruan gozatu dezakete, eta aldi berean balio handiko ekosistemak eta fauna basatia babesten laguntzen dute, guztion aztarnek bide beretik jarrai dezatela bermatuz.

BIRDLIFE

Belgika, 35 min

Zuzendaria: Léopold Le Grelle

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Wingsuit modernoaren bilakaera, kirol honetako bederatzi aitzindari eta atleta eraginkorrenen istorioen bidez. Belaunaldi eta jatorri askotarikoak daude ordezkatuta 'Birdlife' dokumentalean.

HIMALAYA+50

Espainia, 45 min

Zuzendaria: Jerónimo López

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Jerónimo López Manasluko bailarara itzuli da, duela 50 urte bisitatu zuen lekura. Orduan, espainiarrek igo zuten lehen zortzimilakora egindako espedizioan parte hartu zuen. 1970eko hamarkadako espedizio haien eta 2025ean egindakoaren arteko konparazioak Himalaiako alpinismoan izandako aldaketei buruz hausnartzeko aukera ematen du. Carlos Suárezen oroimenari eskainitako dokumentalak naturaren handitasuna erakusten du, Himalaiako berezitasun geologiko eta ekologikoei buruzko azalpenekin batera. Era berean, klima-aldaketaren ondorioak eta horrekin lotutako arriskuak ere jorratzen ditu.

12:30

Euskalduna Bilbao - 05 dic 12:30 - MendiTalk: THE DARK WIZARD: Sormena, etika eta banaketa

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: THE DARK WIZARD: SORMENA, ETIKA ETA BANAKETA

PETER MORTIMER en conversación con Óscar Gogorza y Javier Baraiazarra

Peter Mortimer, ‘Valley Uprising’, ‘The Dawn Wall’ eta ‘The Alpinist’ filmen zuzendariak, bere sormen ibilbideari buruzko errepasoa egingo du, lehen lanetatik hasi eta ‘The Dark Wizard’ dokusaileraino. Sender Films-ek mendiko istorioak kontatzeko garatu duen ikuspegi propioa partekatuko du: ustekabeko pertsonaiak, harrigarriak diren harremanak eta kirol balentrietatik harago doazen kontakizunak bilatzen dituen begirada. Halaber, mendiko dokumentalgintzak planteatzen dituen erronka etikoez hausnartuko du. Reel Rock jaialdiaren 20. edizioa dela eta, ekoizpenaren eta banaketaren inguruan bizi izan dituen esperientziak azalduko ditu, eta mendiko zinea publiko zabalago batengana hurbiltzeko aukera berriak eta eredu alternatiboak aztertuko ditu. Berarekin solasean ariko dira Oscar Gogorza, mendian espezializatutako kazetaria eta goi-mendiko gidaria, eta Javier Baraiazarra, Mendi Filmeko zuzendaria.

16:00

Euskalduna Bilbao - 05 dic 16:00 - PanelTalk: MONTAÑAS QUE CAMBIAN / Permapyrenees

Euskalduna Jauregia

PANELTALK: MENDI ALDAKORRAK

Eñaut Izagirre Estibaritz, Jerónimo López Martínez y Marc Oliva Franganillo

Atzera egiten duten glaziarrak, degradatzen ari den permafrosta, amiltzen diren horma izoztuak, goi-mendietako paisaiak aldatzen ari dira. ‘Permapyrenees’ film laburraren proiekzioaren ondoren, Jerónimo López eta Marc Oliva, Eñaut Izagirre geografo eta glaziologoarekin solasean arituko dira, mendia nola aldatzen ari den, kriosferak zer-nolako zeregina duen eta aldaketa horiek zer arrisku dakartzaten aztertzeko.

JERÓNIMO LÓPEZ MARTÍNEZ
Alpinista, Geologia Zientzietan doktorea eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua. Espainiako alpinismoaren aitzindarietako bat, 1975ean Manaslura egindako lehen espainiar igoeraren protagonista izan zen. Antartikako Ikerketarako Batzorde Zientifikoko (SCAR) presidentea izan zen 2012tik 2016ra, eta klima-aldaketaren inguruko nazioarteko foro askotan parte hartu du. Mendietan bizi izandako esperientzia eta zientzialari gisa egindako behaketak uztartuz, paisaia alpinoen bilakaerari buruzko ikuspegi apartekoa eskaintzen du.

MARC OLIVA FRANGANILLO
Bartzelonako Unibertsitateko Geografia irakaslea eta ANTALP ikerketa-taldeko zuzendaria. Geomorfologian, klimatologian eta eskualde hotzetako ingurumen-aldaketetan espezializatua, glaziarren, permafrostaren eta mendi-paisaien bilakaera ikertzen du klima-aldaketaren testuinguruan. Artikora eta Antartikara egindako espedizio zientifiko ugaritan parte hartu du. Permapyrenees proiektuaren zuzendari gisa, mendiaren oinarri ezkutuenetako bat nola aldatzen ari den eta aldaketa horiek etorkizuneko paisaietan zer arrasto utziko duten aztertzen duenaren ikuspegia eskaintzen du.

EÑAUT IZAGIRRE ESTIBARITZ
Geografoa, glaziologoa eta, batez ere, mendizalea amorratua. Hamarkada bat baino gehiago eman du Pirinioetako, Patagoniako eta Suaren Lurraldeko glaziarrak ikertzen eta zeharkatzen. Bere doktorego-tesiak Darwin mendikateko glaziarren eta glaziar-jatorriko aintziren bilakaera aztertu zuen. ‘Incognita Patagonia’ (2016) eta ‘Into the Ice’ (2022) espedizioak zuzendu ditu, Mendi Film jaialdian aurkeztutako eta saritutako dokumentalen ardatz izan direnak. 2010az geroztik jaialdiko kolaboratzailea, solasaldi honetan zientziaren eta alpinismoaren arteko zubia eraikiko du.

PERMAPYRENEES

Espainia, 10 min

Zuzendaria: Laura Vinyals

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Pirinioetako gailurrik garaienetan, ia ikusezina izanik ere mendien etorkizuna baldintzatzen duen elementu bat dago harkaitzen, glaziarren eta oinezko bideen azpian: permafrost-a. Katalunia, Frantzia eta Andorrako mugaz gaindiko talde zientifiko batek, Pirinioetako lur izoztua klima aldaketaren eraginez nola eraldatzen ari den ikertu du mendigune ezagunetan: Besiberri, Pessons zirkua, Vignemale, Pica d’Estats eta Maladeta.

17:00

Euskalduna Bilbao - 05 dic 17:00 - The Dark Wizard Ep.3 / The Dark Wizard Ep.4

Euskalduna Jauregia

THE DARK WIZARD EP.3

Ameriketako Estatu Batuak, 55 min

Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen

Alex Honnoldekin duen lehia gero eta biziagoa den heinean, Dean Potteren egoera mentala okertzen doa, eta gertuko pertsonengandik urruntzen hasten da.


THE DARK WIZARD EP.4

Ameriketako Estatu Batuak, 61 min

Zuzendaria: Peter Mortimer, Nick Rosen

Egonkortasuna ematen dion harreman berri bati esker, Dean Potterrek oreka berri bat aurkituko du, eta wingsuit edo hegal-jantziaren munduan murgiltzen da.

18:45

Euskalduna Bilbao - 05 dic 18:45 - MendiTalk: ESCALADA EN B/N

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: ESKALADA ZURI-BELTZEAN

Armand Ballart

Alpinismoaren inguruko literatura bere zabaltasunagatik eta gaiaren trataera anitzagatik goraipatzekoa bada ere, Armand Ballart marrazkilari eta eskalatzaile katalanak memoria historikotik berreskuratutako ikuspegi berezi bat eskaintzen du: eskaladari lotutako zuri-beltzeko irudizko krokis eta gida artistiko onenen bilduma.
Formatu handiko liburu honen erakargarritasun nagusia eskuz egindako 200 ilustrazio dira, guztiak zuri-beltzean sortuak. Horien bidez, irakurleak hainbat eta hainbat eskalada-eskola eta hormatan barrena bidaiatuko du, ideia beraren bueltan elkartutako 87 egileren sormena agerian utziz: berez erabilgarritasun hutsera mugatzen den zerbait erakargarri bihurtzea.
Joera hori Katalunian eta Valentzian sortu zen 1970eko hamarkadaren amaieran, eta denborarekin, ia oharkabean, mugak gainditu ditu jatorrizko espirituari eutsiz. Gaur egun, munduko edozein txokotan aurki daitezke eskaladako gida ilustratuak. Seguruenik guztiek helburu bera izango dute epe luzera: abentura grafikoaren bidez ikusgarriago bihurtzea. Baina nekez izango dute liburu honetan bildutako marrazkien esanahia eta funtsa.

19:45

HASIERA EKITALDIA Euskalduna Bilbao - 05 dic 19:45 - I Follow Rivers

Euskalduna Jauregia

I FOLLOW RIVERS

Norvegia, 93 min

Zuzendaria: Barbora Hollan

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Mariann Sæther (42) munduko ur bizietako kayakista onenetakoa da. Nerabea zenetik, gizartearen arau eta espektatiba askori egin die aurre. Ama bihurtzean, muturreko kiroletako atleta izan eta familia edukitzea bateragarriak direla erakutsi nahi du. Baina ibaiko bizimoduak dakarren arriskuak merezi al du? ‘I Follow Rivers’ bizitzari, heriotzari eta oreka aurkitzeari buruzko filma da, Mariannen bizipen eta nortasunean oinarritua.