Choose Date:
Igandea, Abendua 06, 2026
10:00

WORKSHOP MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA  Euskalduna Bilbao 6 Dic 10:00

Euskalduna Jauregia

MENDIKO AKUARELA ESPERIMENTALA ETA KROKISA

ELI AZURMENDI Y CHEMA AGUSTÍN

Akuarelen tailer esperimental honetan mendiak eta krokisak akuarelaz margotuko ditugu, transferra, collagea, eta antzerako teknikak aplikatuz, marrazki guztiak batu eta akordeoi liburu bat sortzeko. Eli Azurmendik eta Txema Agustinek gidatuko gaituzte.


Eli Azurmendi

Expocroquis proiektuaren egileetako bat eta koordinatzailea. Bertan daude 'El Arte en el croquis de escalada-Art in climbing Topos' liburua, 'HARRI, ORRI, ARkatz' erakusketa, eta izen bereko dokumentala. 


Chema Agustín

Artista plastikoa, mendizalea eta eskalatzailea. Riglos vertical eskalada gidaren egileetako bat da, Riglorámico bere artista-liburuan Mallos de Riglos eremuaren ikerketa plastikoa egiten du, Alpinist54 aldizkarirako mendi gaiei lotutako poker-sorta bat diseinatu du, eta Ordesa, Naturaleza y cultura popular liburua jantzi du haren ilustrazioekin.

11:00

Euskalduna Bilbao - 06 dic 11:00 - MendiTalk: (HISTORIAS) BAJO CERO

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: ZERO AZPITIK (ISTORIOAK)

Juan Vallejo

Eskalatzaile gutxik eduki du hormatik erori eta bizirik ateratzeko zoria. Juan Vallejo onik atera zen, baina zauri larriekin: hezur-haustura ugari, ebakuntzak, burdinak gorputzean... eta eskalada gehiago ez egiteko aukera guztiak. Bizi ote liteke eskalatzailea hormara eta mendi altuetara igo gabe? Ohean etzanda, Juanek istripuaren unera arte eginiko ibilbidea errepasatu du, mendiak zain ote dituen jakin gabe. Pirinioak, Himalaia, Karakorum, Patagonia, Yosemite, Peru, Groenlandia... oroitzapen horietan daude, besteak beste, Juanito Oiarzabal, Alberto Zerain, Edurne Pasaban, Mikel Zabalza, edota Alberto Iñurrategi.

12:00

Euskalduna Bilbao - 06 dic 12:00 - Alone in Antarctica / Not Just Running / Denboraren ibilaldia

Euskalduna Jauregia

NOT JUST RUNNING

Kenia, 12 min

Zuzendaria: Joel Badia

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Joyce Njeruren erretratu intimoa, mugimenduaren bidez bere burua ulertzeko, hazteko eta bere bidea eraikitzen jarraitzeko modu bat aurkitu duen mendi lasterkaria. Filmak Joyce gertutik ezagutzeko parada ematen du, ez soilik goi mailako korrikalari gisa, baizik eta bere kulturak, determinazioak, diziplinak eta lurrarekin duen lotura estuak eratutako pertsona gisa.


ALONE IN ANTARCTICA

Hego Korea, 48 min

Zuzendaria: Kim Youngmi, Kim Jeeyoung

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Kim Youngmi Antartika bakarka zeharkatu duten pertsonen artean laugarrena da, eta bide batez, asiar batek burututako lehen zeharkaldia da berea. 70 egunez, erabateko bakardadean ibili zen, jan, lo eta lerari tiraka. Hala ere, bakarka ezer ez dela lortzen dio, beste askoren otoitzek eta animoek lagundu ziotela 1.786 kilometroko ibilbidea osatzen. Filmak hamar urte baino gehiagotan prestatutako espedizio baten kronika jasotzen du, eta urrats soil bat emateko beharrezkoa den ausardiaz hausnartzen du.


DENBORAREN IBILALDIA

Espainia, 43 min

Zuzendaria: Aitor Intxaurraga Arana

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Bidaia dokumental bat, Gorbeiako Parke Naturaleko 1.000 metrotik gorako 50 tontorretan egindako zeharkaldi luze eta zorrotz bat kontatzen duena, eta erronka fisikoa lurraldearen memoriarekin lotzen duena.

12:30

Euskalduna Bilbao - 06 dic 12:30 - MendiTalk: UNA MUJER IRANÍ EN EL TECHO DEL MUNDO

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: EMAKUME IRANIAR BAT MUNDUKO GAILURREAN

Parvaneh Kazemi

Munduko tontorrik garaienetara iristeko erronkak ez dira soilik eskaladaren alderdi teknikoetara mugatzen. Are gutxiago emakumea bazara, gizarte tradizional eta erlijioso batean hazi bazara, Irango Errepublika Islamikoan, eta inolako babes edo laguntzarik gabe jardun behar izan baduzu. Parvanehk beti modu erabat autosufizientean antolatu eta garatu ditu bere espedizioak. Alpinismoari berari lotutako zailtasunez gain, emakume eta mendizale independente izateagatik oztopo ugari topatu eta gainditu ditu bere bidean. Sei mila eta zazpi mila metroko hainbat gailurrez gain, bost zortzimilako igo ditu, eta bere herrialdeko pertsona askorentzat erreferente bihurtu da, bereziki emakume eta gazteentzat.

16:00

Euskalduna Bilbao - 06 dic 16:00 - PanelTalk: LABORATORIO DONNE: EL CUERPO EN LA MONTAÑA Fisiología, maternidad y aventura

Euskalduna Jauregia

PANELTALK: LABORATORIO DONNE: GORPUTZA MENDIAN FISIOLOGIA, AMATASUNA ETA ABENTURA

Riccarda de Eccher, Elena Goatelli, Anna Carceller Mallada, Esther Morencos, María Francisca Mas Riera

Laboratorio Donne, Riccarda de Eccher eta Elena Goatellik sortua, mendian genero-berdintasunari buruzko hausnarketa eta eztabaidarako gune irekia da.
Hamarkadetan zehar, gizonezkoen gorputza izan da kirolaren erreferentzia nagusia. Zer aldatzen da emakumeen fisiologia kontuan hartzen denean?
Erresistentzia-kiroletan emakumeek azken urteotan lortutako lorpen aipagarriak abiapuntu hartuta, topaketa honek hilekoaren zikloa, haurdunaldia eta menopausia izango ditu hizpide, baita horiek entrenamenduan duten eragina ere. Horrez gain, eskaladan eta alpinismoan amatasunak dakartzan bizipenak aztertuko dira, hazkuntza eta mendiko jarduera uztartzeko erronkak jorratuko dira, eta jarduera horietan jarraitzeko aukera ematen duten baldintza sozial eta ekonomikoak landuko dira, babesletzak ere aintzat hartuz.

Partaideak:
Riccarda de Eccher, alpinista eta artista
Elena Goatelli, zinegilea
Anna Carceller Mallada, kirol medikua eta ikertzailea
Esther Morencos, ikertzailea eta kirol prestatzailea
María Francisca Mas Riera, ikertzaile feminista eta idazlea

17:00

Euskalduna Bilbao - 06 dic 17:00 - Mère de glace / HAMM! / A simple life

Euskalduna Jauregia

HAMM!

Ameriketako Estatu Batuak, 13 min

Zuzendaria: Tahria Sheather

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Ezagutu dezagun Lindsey Hamm: Texasko “ardi beltza”, 25 urterekin mendiko gidari izateko bokazioa aurkitu eta ordutik bere ibilbide profesionala besteren ametsak gorpuztera bideratu duena. Katie Lambert eskalatzaile ospetsuarekin, bere mentore eta lagunik minena, Yosemitera abiatuko da harentzat eskalada libreko lehen proiektua izango dena gauzatzera: Dream Team. Igoera hau ez da historiara pasatzeko saiakera bat, norbere adierazpen bideen eta identitatearen bilaketa bat baizik.

A SIMPLE LIFE

Austria, 43 min

Zuzendaria: Jakob Schweighofer

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Ilse eta Fritz Priesnerren istorio aparta: ia 60 urte daramatzate elkarrekin, ohiko gizarte-arauetatik urrun bide egiten. 1980ko hamarkada hasieran, Austria Garaiko Mühlviertel eskualdea utzi eta hiru seme txikiekin Indiara abiatu ziren. Bidaia abenturaz beteriko jostaleku bihurtu zen haientzat. Gaur egun, adinean sartuta egonik ere, Ilsek eta Fritzek bizitza beren moldera eraikitzen jarraitzen dute. Filma, askatasunari, ausardiari eta geldirik egon baino bixi bizi nahi izan duen bikote bati eskainitako maitasun gutuna da.

MÈRE DE GLACE

Frantzia, 40 min

Zuzendaria: Enzo Besson

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Marion Salmon Thomas Frantziako selekzioko izotz eskaladako kirolaria da. Bere ibilbidearen gailurrean, kirolean oso gutxitan hartzen den erabaki bat hartu du: ama izatea, bere anbizioei uko egin gabe, ziur baitago amatasuna eta errendimendua bateragarriak direla. Bere gorputza etengabe eraldatzen den lurralde bihurtzen da, abortuak, haurdunaldia, erditze zaila eta berreskurapen fisikoa tarteko. Semea jaio eta zortzi hilabetera, bere ametsa beteko du Munduko Kopan lehen garaipena lortuz.

18:45

Euskalduna Bilbao - 06 dic 18:45 - MendiTalk: LOST IN TRANSLATION – Aventuras de un traductor de alta montaña

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: ITZULPENEAN GALDUTA – GOI MENDIKO ITZULTZAILE BATEN ABENTURAK

Luca Calvi

Luca Calvi eskalatzaile eta mendizale sutsua da, baita mendi-jaialdietako itzultzailea ere. Bizitza osoa eman du “lost in translation”, nazioarteko alpinismo eta eskaladako figura handienen hitzen artean “galduz”. Liburu honetan, urteotan bizi izandako topaketak, pasadizoak eta istorioak berreskuratzen ditu.
Bere orrialdeetan barrena, Simon Yates, Jim Bridwell, Doug Scott, Mick Fowler, Dean Potter, Thomas Huber, Alex Honnold, Tommy Caldwell, Igor Koller, Reinhold Messner, Alex Txikon eta Nasim Eshqi bezalako izenekin bidaiatuko dugu. Haietako batzuei buruz zuen iritzia aldatu egin zitzaion aurrez aurre ezagutu ondoren, eta agian gauza bera gertatuko zaio irakurleari ere. Barre algaraka egin eta garagardo bat partekatuko dugu haiekin batera, nazioarteko alpinismoaren legenda handienekin.

19:45

Euskalduna Bilbao - 06 dic 19:45 - Trango

Euskalduna Jauregia

TRANGO

Norvegia, 120 min

Zuzendaria: Christopher Carvasal

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Eskaladaren historiako lorpen handienetako batean inspiratuta, Robert Caspersen eskalatzaile norvegiar ospetsuak eta haren taldeak Karakorumera espedizio bat abiatuko dute Trango Dorrearen munduko harkaitz-horma garaienetako baten, Trango Pulpit hormaren, gailurrera iristen lehenak izateko ametsarekin. Hamabost urte lehenago, 1984ko Norvegiako espedizioak mugarri bat ezarri zuen, baina alde iluna ere izan zuen, eskalatzaileen komunitate osoan arrasto sakona utziko zuena.