Choose Date:
Astelehena, Abendua 07, 2026
12:00

Euskalduna Bilbao - 07 dic 12:00 - Up and Down / 75' SECONDS – An account of Chaos, Fear, and Hope Inside an Avalanche / Chimères Patagones / Fifty-Fifty

Euskalduna Jauregia

FIFTY-FIFTY

Kanada, 10 min

Zuzendaria: Angela Percival

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Soka-lagun izatea, eskalada pasarte zailenei elkarrekin aurre egiteko modu bat baino askoz gehiago da, eta hala erakusten dute Ines Papert eta Sarah Huenekin alpinista ospetsuek. Ametsetako gailurrera 50 urteak gainditutakoan iritsi dira, eskalatzen jarraitzen baitute: sekula baino gehiago estutuko dituzte beren ahalmenak, eta norbere burua bezala, elkar ere hobeto ezagutuko dute kidetza horretan.

75' SECONDS – AN ACCOUNT OF CHAOS, FEAR, AND HOPE INSIDE AN AVALANCHE

Suedia, 12 min

Zuzendaria: Marco Tribelhorn

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Behe-lainoak hartutako martxoko arratsalde bat, Norvegian. Jacob Wester freeskierra elur-jausi bat eragin eta amildegi batetik behera eroriko da. 75 segundoz hil ala bizi borrokatuko du elur-masa basati baten barruan, eta bitartean, bere emaztea Sofia mendi oinean dago, zain, isilik. Elur-jausi baten barruan bizitako kaosaren, beldurraren eta itxaropenaren kontakizuna da '75 Seconds'.

CHIMÈRES PATAGONES

Frantzia, 33 min

Zuzendaria: Guillaume Broust

2024ko otsailean, Patagonian, Lise Billon, Fanny Schmutz eta Maud Vanpoullek Cerro Torreren Hego-ekialdeko ertzaren lehen emakumezko igoera osatu zuten, garai batean ‘Konpresorearen bidea’ izenez ezagutzen zenetik. Balentria atletikotik eta zailtasun teknikotik harago, filmak goi-mailako hiru alpinista eta lagunen bidaia pertsonala erakusten du. Umorearen eta gogoetaren artean, oraindik ere neurri handi batean gizonek menderatutako kirol batean emakumeek duten lekua aztertzen dute.

UP AND DOWN

Belgika, 58 min

Zuzendaria: Paul Lavoine

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Jean de Biolley belgikar parapente pilotua bere kirol-ametsa betetzeko ahaleginean: Red Bull X-Alps lasterketan parte hartzea. Alpe mendikate osoa zeharkatzea da erronka, 1.200 kilometrotik gorako ibilbidea, norbere sasoiaz baliatu eta parapentearen laguntzaz soilik, eta guztia 12 egun baino gutxiagoan. Muturreko erronka honek fisikoki eta mentalki muga-mugaraino eramaten du Jean.

17:00

Euskalduna Bilbao - 07 dic 17:00 - The Cold Song / Rivières secrètes des Nakanaï / Robson

Euskalduna Jauregia

THE COLD SONG

Kanada, 8 min

Zuzendaria: Evan Lindberg

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Glaziarren atzeraldiaren elegia operatikoa. Icefields Parkway delakoan, glaziarraren izpiritua loaldi amaigabetik esnatu da, eta azkar aldatzen ari den paisaia bati egingo dio aurre. Henry Purcellen opera barrokoaren ariekin girotuta, filmak Evan Lindberg baxu baritonoa eta Montrealgo hari lauko bat aurkezten ditu.

RIVIÈRES SECRÈTES DES NAKANAÏ

Frantzia, 54 min

Zuzendaria: Alexandre Lopez

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Papua Ginea Berriko Nakanaï mendien barrunbe sakonetan, aztertu gabeko lurpeko mundu batera sartzen da espeleologia talde bat. Paisaia karstiko ikusgarri hau hobeto ulertu eta babestu nahian, tamaina ikaragarriak dituen lurpeko ibai misteriotsu baten bila dabiltza.

ROBSON

Ameriketako Estatu Batuak, 49 min

Zuzendaria: Philip Forsey

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Munduko eski-alpinistarik nabarmenenetako bik, Christina Lustenbergerrek eta Guillaume Pierrelek, Kanadako Mendi Harritsuetako tontorrik garaiena eta ikaragarriena izan zuten helburu 2025eko otsailean: Mount Robson. Haren Hego isurialdeko korridore handia eskietan jaisten lehenak izan ziren. Balentria haren filma, Guillaume 'Gee' Pierreli eginiko omenaldia bihurtu da orain: 2026ko ekainaren 24an hil zen, Pakistango K6 mendia igo eta eskiatzeko saiakeran.

19:45

Euskalduna Bilbao - 07 dic 19:45 - The Cruel way

Euskalduna Jauregia

THE CRUEL WAY

Bulgaria, 108 min

Zuzendaria: Deyan Bararev

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

1984an, Burdin Hesiaren itzalpean, nazio batek jainkoei desafio egitea erabaki zuen: Bulgaria sozialistak bere eskalatzaile onenak bidali zituen Everest mendebaldeko ertz latzera. Bostek jo zuten gailurra, baina lau bakarrik itzuli ziren. Handik berrogei urtera, espedizio hartako unerik dramatikoenen inguruko egia argitara ateratzen da, zentsurarik gabe.