Espainia, 49 min

Zuzendaria: Euskal Mendi Museoa. Digitalización: Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca. Donada por: Josema Casimiro. Introducción: Antxon Iturriza. Montaje: Alberto Cáceres.

1962an, Lionel Terray buru zuen espedizio frantses batek, Alpeetako gida ospetsuz osatutakoa, lehen igoera lortu zuen Jannun (7.710 m). Himalaiako mendilerro osoko bide ikusgarrien eta zorrotzenetako bat zen hura. Eskalatzaileak amildegiaren gaineko ertz estu batean zaldizko eran aurrera egiten erakusten zituzten irudiek oihartzun handia izan zuten mendi munduan. Irudi haien edertasunak liluratuta, lagun talde batek, Iñaki Aldaya, Xabier Garaioa, Mari Abrego, Josema Casimiro, Javier Muro eta Patxi Senosiain buru zituela, Kathmandu utzi zuen 1981eko udaberrian Jannu edo Kumbhakarna mendirantz abiatzeko.