Japonia, 89 min

Zuzendaria: Moe Wada

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

2024ko uztailean, bi mendizale japoniar K2 mendian zendu ziren, munduko bigarren gailurrik altuenean. Kazuya Hiraide eta Kenro Nakajima munduko alpinistarik onenetakoak ziren. K2ren mendebaldeko aurpegian aukeratutako bidea, artean beste inork igo gabea, mendi horretako erronkarik zailenetakoa da. Ur handitan nahastuko dira bizitzaren zentzuari buruzko galdera sakonak piztuz: familiarekiko maitasuna batetik, eta eskaladarekiko duten pasioa bestetik, etxekoen mira batetik, eta den-dena ematea eskatzen duen eskalada-modu arriskutsua bestetik.