Choose Date:
Ostirala, Abendua 11, 2026
16:00

Euskalduna Bilbao - 11 dic 16:00 - Retrospectiva Jannu 1981

Euskalduna Jauregia

JANNU 1981

Espainia, 49 min

Montaje: Javier Garreta

Cámaras: Iñaki Aldaya, Patxi Senosiain

Himalayara Nafar Expedizioa

Euskal Mendi Museoa

Digitalización: Euskadiko Filmategia - Filmoteca Vasca

1962an, Lionel Terray buru zuen espedizio frantses batek, Alpeetako gida ospetsuz osatutakoa, lehen igoera lortu zuen Jannun (7.710 m). Himalaiako mendilerro osoko bide ikusgarrien eta zorrotzenetako bat zen hura. Eskalatzaileak amildegiaren gaineko ertz estu batean zaldizko eran aurrera egiten erakusten zituzten irudiek oihartzun handia izan zuten mendi munduan. Irudi haien edertasunak liluratuta, lagun talde batek, Iñaki Aldaya, Xabier Garaioa, Mari Abrego, Josema Casimiro, Javier Muro eta Patxi Senosiain buru zituela, Kathmandu utzi zuen 1981eko udaberrian Jannu edo Kumbhakarna mendirantz abiatzeko.

17:30

Euskalduna Bilbao - 11 dic 17:30 - Los últimos guardianes de Shangri-La / La chèvre d'Hispar / Embers

Euskalduna Jauregia

LOS ÚLTIMOS GUARDIANES DE SHANGRI-LA

Txina, 25 min

Zuzendaria: Marina Garcia Andreu

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Aitona bat eta haren familia mendiaren zaindari gisa bizi dira Yunnaneko herrixka galdu batean, Tibet atarian. Bizimodu lurtarraren eta espiritualtasunean oinarritutakoaren arteko oreka bilatzea da haien egunerokoa. Eguneroko keinu txikien bidez, naturarekiko begirune sakon bat agertzen da; natura ez da jabetza edo baliabide bat, norbere existentziaren parte baizik. Dokumentala tradizioari eusten dion mundu baten erretratua da, baina baita galdera ikurrez betetako etorkizun bati begiratzen diona ere; izan ere, belaunaldien arteko desberdintasunak gero eta agerikoagoak dira.


EMBERS

Kanada, 24 min

Zuzendaria: Trixie Pacis

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

2024ko uztailaren 24an, sute handi batek Jasper herria (Alberta-Kanada) suntsitu zuen, eta Sasha Galitzki aire-akrobataren etxea erraustu zuen. Sashak sutean jasandako galeraren eta bere sormen-lanean urteetan zehar behatu izan dituen glaziarren atzerakadaren artean lotura egiten du Embers filmak, bi fenomenoen atzean dagoen kausa berean jarriz azpimarra: klima-aldaketa.


LA CHÈVRE D'HISPAR

Frantzia, 43 min

Zuzendaria: Hugo Clouzeau

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Urrezko Pioleta irabazi duen Hélias Millerioux alpinistaren erretratua, zatika kontatua. Bere zaletasuna mendi garaienetatik harago doa: kanpaleku nagusiko eguneroko bizitza lasai eta xumeari han goian egoteari bezainbesteko garrantzia ematen dio. Bideokamera eskuan, Héliasek bere mundua gertutasunez eta zintzotasunez agertzen du, espirituz irmo, baina norabide berrietara irekia dagoela erakutsiz.

18:45

Euskalduna Bilbao - 11 dic 18:45 - MendiTalk: Pedro Udaondo, puro alpinismo

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: PEDRO UDAONDO, PURO ALPINISMO

Isidoro Rodríguez Cubillas

Liburuak gure mendizaletasunaren historiako alpinista ikonikoenetako baten bizitzako mende erdiko jarduna errepasatzen du. Europako Mendietan egindako lehen eskaladetan bide berriak ireki eta igoera erabakigarrietako protagonista izan zen, eta haren arrastoa Pirinioetan eta Alpeetan ere zabaldu zuen, garai hartako alpinista espainiarrek egindako jarduera zailenetako batzuk hartu zituzten agertokietan.
Testuaren egilea izateaz gain, protagonistaren lagun handia izan zen Isidoro Rodríguez Cubillasek ez du kontakizuna kirol lorpenen kronikara mugatzen. Udaondorekin soka eta bizitza partekatu zituztenen ahotsek zeharkatzen dute obra: senide, lagun eta mendiko kideek, gaur egun ere, haren baitan ilusio eta inspirazio iturri agortezina ikusten baitute.
Urrielluko Haitzari eta Euskal Herriko eskaladaren hastapenei arreta berezia eskainiz, baliabide urriak izanik ere etikaren eta konpromisoaren aldetik zorrotza zen garai batera egindako bidaia ere bada liburua, mendiaren estetika eta bidea, gailurra bera bezain garrantzitsuak ziren garai batera.

19:45

Euskalduna Bilbao - 11 dic 19:45 - MendiTalk: IAMF GRAND PRIZE 2026 / Tenzing

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: IAMF GRAND PRIZE 2026

Jennifer Peedom

Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzako Sari Nagusia jaso du aurten Jennifer Peedom-ek, errealismo dokumentala eta handitasun zinematografikoa ikur dituen gidoilari, zuzendari eta ekoizle australiarra. Estilo oso pertsonala, urteetan zehar, zinema dokumental garaikideko ahots autoritarioenetako bat bihurtu duena, batez ere naturaren eta mendizaletasunaren arloetan.
Jennifer Peedom-en ibilbidea goi mailakoa da: lehen filmak nabarmenak 2008an erakutsi zituen, ‘Miracle on Everest’ eta batez ere ‘Solo’, sari asko irabazi zuen filma. Inflexio-puntua 2015ean iritsi zen ‘Sherpa’ filmarekin, nazioartean aitortza ugari jaso eta BAFTA sarietarako izendatua izan zen.
2017an, Australian Chamber Orchestrarekin lankidetzan ‘Mountain’ egin zuen. Australian inoizko dokumental ikusiena bihurtu zen, eta mundu osoko 26 herrialdetako zinema-aretoetan eskaini zen. Estreinatu zen urtean bertan, Mendi Filmeko Epaimahaiaren Aipamen Berezia jaso zuen eta Donostiako Zinemaldiko Savage Zinema atalean parte hartu zuen.
‘Tenzing’ filma da, orain, haren azken harribitxia, Tenzing Norgayri eta Everesteko lehen igoerari buruzko fikziozko film luzea.
2022an Michel Dillon-i eman zitzaion IAMF Sari Nagusiaren ondoren, aitortza berri honek Australiako zinemagileen bizitasuna eta garrantzia erakusten du mendiko zinemaren eszenan.

TENZING

Erresuma Batua , Australia , Ameriketako Estatu Batuak, 128 min

Zuzendaria: Jennifer Peedom

Tenzing Norgayren istorio ezezaguna, Himalaiako eskalatzaile bikaina eta Edmund Hillary Zeelanda Berriko mendizalearekin batera, Everest gailurrera iristen lehena. Mendebaldeko eskalatzaileek Everest konkistatu beharreko mendi bezala ikusten duten bitartean, Tenzingek Chomolungma ama-jainkosa sakratutzat dauka. Jatorri, gizarte-maila eta lehian dauden asmoen arteko tentsioek markatuko dute igoera, mendiak berak dituen arriskuek bezainbeste. Baina, munduaren gailurrean, inperioak, klaseak eta handinahiak zentzua galtzen dute, eta elkarrekiko begirunea eta konfiantza gailentzen da bi pertsonen artean.