Choose Date:
Larunbata, Abendua 12, 2026
10:00

WORKSHOP ERLIEBEZKO GRABATUA Euskalduna Bilbao 12 Dic 10:00

Euskalduna Jauregia

ERLIEBEZKO GRABATUA

MYRIAM GESALAGA ETA VICTOR RÍOS

Erliebean grabatzeko tailer monografikoa, linograbatuan. Mendi irudiak landuko dira, hainbat baliabide grafikoren bidez sintetizatuko direnak (kontraste handiko marrazkitan), linolio-euskarrira transferitzeko, ondoren gubia bidez tailatzeko eta, azkenik, hainbat euskarritan estanpatzeko.
•    10-12 parte-hartzaileko taldea
•    16 urtetik gorakoak
•    4 ordu: 2 ordu linolio-matrizea marrazten eta zizelkatzen, eta bi ordu estanpatzen.


Myriam Gesalaga

UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko grabatu eta teknika grafikoen saileko irakasle doktorea.


Victor Ríos

Akademikoa UNAM- Universidad Nacional Autónoma de México-ko Arte eta Diseinu Fakultatean duela 28 urtetik Estanpa Eremuan.

11:00

WORKSHOP MONOTIPO BOTANIKOA Euskalduna Bilbao 12 Dic 11:00

Euskalduna Jauregia

MONOTIPO BOTANIKOA

ELI AZURMENDI

En este taller creativo nos mancharemos las manos y disfrutaremos creando estampaciones sobre papel con hojas, flores de nuestros bosques y recortes de animales. Utilizaremos pinturas acrílicas y láminas de gel para experimentar con texturas, formas y colores. Un espacio para dejar volar la imaginación y crear pequeñas obras de arte únicas.
Eli Azurmendi: Coautora y coordinadora del proyecto Expocroquis que incluye el libro ‘El arte en el croquis de escalada-Art in climbing topos’, la exposición ‘HARRI, ORRI, ARkatz' y el documental del mismo nombre.

12:00

Euskalduna Bilbao - 12 dic 12:00 - El llanto del glaciar / K2 - Lurretik Hegan / 4000 m from home

Euskalduna Jauregia

EL LLANTO DEL GLACIAR

Espainia, 6 min

Zuzendaria: Jordi Mestre Lopez

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Musika, dantza bertikala eta ikus entzunezko sorkuntza batzen dituen proiektu artistiko kolaboratiboa, planetako glaziar zaurgarrienetako batzuetan sortu eta gorpuztua. Obra hau eraikitzeko, Kataluniako, Patagoniako eta Ekuadorreko Andeetako artista zenbait elkarrekin aritu dira izotzarekin eta haren hauskortasunarekin lan eginez. Glaziarren atzeraldi bizkorraren inguruko kezkak partekatzen dituzten munduko eskualde desberdinetako gorputzak, ahotsak eta soinuak erakusten ditu proiektu honek.

K2 - LURRETIK HEGAN

Espainia, 30 min

Zuzendaria: Joxe Ramon Agirre

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Alpinista talde bat espedizio epiko batean murgilduko da Karakorumen Trangoko hormen gainetik hegan egin eta K2 menditzarrera iristeko ametsarekin. Abenturaz harago, esperientzia sakonak bizituko dituzte tokiko biztanleekin. Baltistango Arandu izeneko herri txikian, agure batek otoitzak dituen oihalezko eskapulario bat emango dio Mattin Iñiguezi. Gailurren gainera eramateko eskatuko dio, mendiek emandako babes eta energiaren indarrez herrira itzuli daitezen berriro.

4000 M FROM HOME

Frantzia, 66 min

Zuzendaria:  Pierre Cadot

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Hogei urtetik gora daramatza Vivian Bruchez-ek helburu bakar bati eutsita: Alpeetako 4.000 metro baino gehiagoko 82 gailurrak eskiatzea. Pazientziak, konpromisoak, lagunek eta mendiekin bizitza osoan izan duen harremanak bultzatu dute hartara. Baina proiektua amaierara hurbiltzen den heinean, zerbait kolokan jarriko da. Amaitzeko nahiaren eta erronka osatzeko premiaren eraginez, ustez argi zeuzkan mugak lausotuko zaizkio Viviani.

17:00

Euskalduna Bilbao - 12 dic 17:00 - MendiTalk: PREMIO WOP MENDI FILM 2026 / In Unison / Nanga Parbat - Echoes of Sisyphus

Euskalduna Jauregia

MENDITALK: WOP MENDI FILM SARIA 2026

Alishah Farhang

Alishah Farghangek jasoko du 2026ko WOP Mendi Film saria. Atzerrian ikasi eta egoera pribilegiatua izanik ere, bere herriarekiko maitasunak eta konpromisoak bultzatuta, Afganistanera itzultzea erabaki zuen, amets batek gidatuta: gatazkek zigortutako gizarte batean, mendia eta eskia osasuna, aisialdia, zoriontasuna eta genero-berdintasuna sustatzeko tresna bihurtu nahi zituen.
Landa-eremu menditsuetara bizitzeko eta sentitzeko modu berri bat eraman zuen. Hala ere, talibanak boterera itzultzeak herrialdetik alde egitera behartu zuen, bere “iraultzagatik” jo-puntuan jarri baitzuten. Gaur egun, errefuxiatu bat da, zenbaki huts bat, ia anonimoa Europan; bere lurraldera itzuli eta ametsari segida emateko zain dago.
Aitortza honek, zailtasunen gainetik ere, beren komunitatearentzat etorkizun hobe bat irudikatzen eta eraikitzen jarraitzen duten heroi isil horiek omendu nahi ditu. Zenbaitek gailurretara iritsiz uzten dute arrastoa; beste zenbaitek, berriz, goratzen laguntzen dituztenen bizitzetan. Alishah Farghang azken horietako bat da.

IN UNISON

Frantzia, 33 min

Zuzendaria: Davina & Sébastien Montaz-Rosset

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Istorio bakarra, bi patu. Pianista eta biolontxelo-jotzaile bikaina, Arthurrek kontzertu-aretoak atzean utzi eta horma handien eta mendi garaienen bertigoa aukeratu zuen, eskaladaren eta alpinismo modernoaren mugak etengabe zabalduz. Alexandre anaia bikiak, eskalatzaile trebea bera ere, Parisen jarraitu zuen, eta denborarekin bien bideak gero eta gehiago urrundu ziren. Harik eta amets zoro samar batek berriro elkartu zituen arte: mendi enblematiko batera elkarrekin igotzea eta han biolontxeloak jotzea.

NANGA PARBAT - ECHOES OF SISYPHUS

Alemania , Espainia , Frantzia , Pakistan, 50 min

Zuzendaria: Tom Dauer

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

2013-2014ko neguan saiatu zen David Göttler Nanga Parbateko Rupal horma eskalatzen, munduko altuena. Zortzimilako batera neguan egiten zuen lehen espediziora Simone Moro alpinista beterano eta eskarmentudunak gonbidatu zuen. Soka finkoak eta goi-kanpalekuak erabiltzea zen estrategia, baina saialdi batean, David bakarrik abiatu eta 7.200 metroko altuerara iritsi zen. “Horrek begiak ireki zizkidan: dena modu errazagoan, azkarragoan eta eraginkorragoan egin daiteke estilo alpetarrean”. Igoera-estilo tradizionalarekin haustea izan zen bere bide propioari ekiteko eman zuen lehen urratsa.

19:45

Euskalduna Bilbao - 12 dic 19:45 - Teeth To The Wind / Yerupajá

Euskalduna Jauregia

TEETH TO THE WIND

Kanada , Ameriketako Estatu Batuak, 51 min

Zuzendaria: Drew Smith, Ben Knight

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Eskalada denboraldi bat Alaskan, Wyomingen eta Nepalen, Michael Gardner eta lagun zahar Sam Hennesseyrekin. Zinegile izateko gogo handirik eta lotsarik gabe kamerak martxan mantentzen dituzte eta haien bizitzeko modu berezia, ausarta, eta ez-konformista ezagutzeko aukera izango dugu. Gardner 2024an hil zen Sam eta biak Jannu East igotzen saiatzen ari zirela. Lagunek filma amaitzea erabaki zuten, Gardnerrek irudikatu zuen bezala. “Ez da eskalada filma izango,” zioen beti. Agian komedia erromantikoa ote da?


YERUPAJÁ

Espainia, 50 min

Zuzendaria: Marc Toralles, Bru Busom, Rubén Sannmartín

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Soka finkorik gabe. Kanpoko laguntzarik gabe. Eta atzera egiteko aukerarik gabe. Dokumental honek Marc Toralles, Bru Busom eta Rubén Sanmartínek Yerupajá mendian, Peruko Huayhuash mendikateko tontor deigarrian, egindako lehen zeharkaldi integral ikusgarria kontatzen du. Ekialdeko horman 3.000 metroko bide berri bat zabalduz, alpinismo modernoaren balentria gogoangarrienetako bat erdietsi zuten; Urrezko Pioletaren aitortza jaso zuen lorpena.